Egutegian jairik ez da falta.
Santu guztien egunean produktu kutuna daukagu Aramendia Etxean: haize kruxpeta, kremazkoa zein esnegainezkoa, eta jaia baino aste batzuk lehenago saltzen dugu.
Santu-hezurrak ez dira atzean gelditzen. Xamur-xamurrak egiten ditugu, mamitsuak eta lau zapore ezberdinetakoak: mika, txokolate, esnegain eta gorringo. Gainerako gozotegietan ez duten elaborazio sistema oso desberdina dugu. Horregatik, produktu arinagoa eta jateko errazagoa lortzen dugu