¿Eta gure pastei buruz zer esango dugu?
robatu itzazu, horixe besterik ez. Errepikatu egingo duzu. %100 gurina, ( benetakoa ). Neuk ere ez dut gogogan zenbat mota ditugun. Bigunak, gogorxeagoak, jan errazak, txokolatearekin, gingarekin, gabe, txuriak eta beltzak, jateko domino fitxak, mantekatuak, polboroiak…
“Denak oso gozoak”, diote gure bezeroek. Mila esker.
100 urte baino gehiagoko armairu batean jartzen ditugu erakustokian, Hernaniko Iturmendi baserriko altzaria, Agirre-Oyarzabal familiarena. 2001 urte arte maindireak gordetzeko erabili aizan da, eta guk 2002 urtean zaharberritu egin genuen, pastak erakusteko erabiltzeko. Amona Karmeni lerro pare bat eman nahi nizkioke, armairu hori, beretzat arrunta eta niretzat bitxia, hartzen utzi zidalako. Mila Esker.