HasieraNon GaudeCastellano
Berezitasunak
Opilak

Nolako eguna txikientzako!

Apirilaren 25a, San Marko eguna, egunik garrantzitsuenetariko bat da herrian txikientzako. Egun horretan amabitxi bakoitzak opila oparitzen dio semebitxiari edo alababitxiari, ezkongai dagoen bitartean.

Errenteria aldean oso sustraitutako ohitura da. Mermeladarekin ohiko opilak egiten ditugu, txokolatezkoak mugurdi eta moka apur batekin. Arrautza guztiak txokolatezkoak dira, eta nahi izanez gero, haurrentzako apaingarriekin. Gutizia da, falta ezin dena.

© 2009 Casa Aramendia. Biteri, 10. Errenteria. 943 522 637. info@casa-aramendia.com

facebook merkalitatea applus errenkoalde bai_euskarari dendartean familia_numerosa