2005 urtea
  • Otsaila: Elikagaien osasun kontrolari buruzko araudia ezarri dugu. APPC (Laiatek S.L. kontsultoria pribatuarekin)
  • Martxoa: Eztei azoka Oiartzunen. Ikerketa eta kudeaketa: tarten kaxentzako heldulekuak ezarri ditugu.
  • Maiatza: Bezeroak fidelizatzeko ikastaroa, Langile 1. Kaxako txartelak euskaraz jarri ditugu.
  • Uztaila. Lasterketetako auto baten esponsor (Herriko zirkuitoak) Ikerketa eta garapena: Izozki gama berria merkaturatu, 14 zapore.
  • Abuztua: Enkaguak hartzeko modua informatizatu dugu.
  • Urria: Gure weborria berritu eta euskaratu dugu. www.casa-aramendia.com

2004 urtea

  • Urtarrila : Eusko Jaurlaritzaren familia ugarientzako laguntzetarako kanpainarekin bat egin dugu. -%10 familia ugariei.
  • Otsaila: langile guztientzat lanerako uniformeak.
  • Martxoa: Lan talde guztiak elikagaiak maneatzeko ikastaroa egin du.
  • Ekaina: Ikerketa eta garapena: Pastel eta tartentzako kaxa berriak sortu ditugu. Guk asmatutakoa eta neurrira egindako sorkuntza.
  • Iraila: Erdiaroko azokan erakusleiho lehiaketan lehenengo saria. Merkatarientzako euskara ikastaroa, langile 1. Erdi aroko azoka: postu bat kalean.
  • Urria: Izozki artisaua egiteko ikastaroa Bartzelonan, langile 1.
  • Abendua: Santo Tomas azokan postu bat, Errenterian.

2003 urtea

  • Urtarrila: Lan arriskuen ebaluazioa martxan jarri dugu.
  • Otsaila: langile guztientzat lanerako uniformeak.
  • Martxoa: Bezeroa hartzeko ikastaroak, 2 langile.
  • Iraila: Errenkoaldeko zuzendaritza batzordean sartu naiz. Erakusleihoei buruzko ikastaroa, 2 langile.
  • Urria: Irunberriko ikastolarako dirulauguntzak jasotzen lagundu genuen, Nafarroa Oinez 03 bertan behera geratu zela eta.
  • Abendua: Biteri kalean erregeentzat eta olentzerorentzat postakutxatila bana jarri dugu.

2002 urtea

  • Martxoa: Aretoari aldameneko atea zabaldu diogu. Egun berezietan eraibiltzeko asmoz.
  • Apirila: Gure weborria sortu dugu: www.casa-aramendia.com.

2001 urtea

  • Urtarrila: Merkataritza euskalduntzeko udal egitasmoan sartu gara.
  • Martxoa: Dendako labea jarri dugu, egun osoan ogi egin berria.
  • Maiatza: Makineria zaharra Ekuadorrerako oparitu dugu. San Francisco de Orellanako Ahizpa Kaputxinoak, Amazonaseko ohiana.
  • Azaroa: Finantzetan hasi berrientzako Finantza ikastaroa. Langile 1. Pastentzako altzari berria, Hernaniko baserri batetik berreskuratua.
  • Abendua: Euroaren azokan hartu dugu parte. Errenteriako zumardian.

2000 urtea

  • Azaroa: Egunkariak saltzen hasi gara, asteburuko zerbitzu gisa.

 


Aramendia Etxeak Errenterian 2000ko urriaren 4an zabaldu zituen ateak, baina guzti honek bazuen aurreko lanik. Aramendia Etxearen benetako jatorria Zangotzan dago, Nafarroako pirineaurreko herri hau Esako urtegitik oso gertu. (www.navarran.net). Han 1898tik Aramendia sendia jo eta ke aritu da lanean. Hasteko argizarigintzan aritu ziren, eta horretan aritutako garai hartako familia askok bezala bigarren lan bat izan zuten: karamelugintza. Izan ere , erlauntzek argizaria eta eztia ematen zieten, eta horrekin ere zerbait egin beharra zegoen. Argindarra gure bizitzan sartu zenetik karamelugintzak garrantzia hartu zuen. Ekoizpen handia izatera iritsi ziren, bazituzten 7 ordezkari Zaragozatik Euskadiraino etortzen zirenak garai hartako azoka eta dendetara.

Baina beste hainbat gauzak bezala, karameluen ekoizpenak ere aldaketa handia izan zuen eta fabrika txikiek, etxekolanarekin bizi zirenek, gozo-industria handiei lekua egin behar izan zieten, lehia horretan ez baitzuten zereginik. Familia handia zen eta ez zituzten garai onenak izan. Seme-alabak gora egin zuten eta karamelu fabrika pasteleria bihurtu zen. Negozioak ez zuen aho guztientzat ematen eta Aramendia anai-arreben gehiengoa kanpora joan zen, Madril, Almería, Iruña, Donostia… eta bestelako lanei ekin zieten.






Nire aita Donostiara etorri zen eta hantxe jaio nintzen ni. Jaio, hazi eta 18 urte nituela gozogintzan aritzea erabaki nuen, udako oporretan familiaren obradorean pasatzen nituen garaien eraginez izango zela pentsatzen dut. Gaur egun Casa Aramendiak hantxe jarraitzen du Zangotzako kale Nagusian, 40zenbakian. Erabat berritua dago eta hantxe aritzen dira nire osaba-izebak, Juan Pedro Aramendia eta Ana Landa, jo eta ke, bizitza aurrera ateratzeko. Ni, berriz, 4.belaunaldia naiz, baina Errenterian Biteri kaleko 6 zenbakian.

Hauxe izan da patuaren nahia, eta garai batean Mendarte pasteleria zenaren egoitza hartu dut. Mendarte pasteleria oso gogoan dute Errenteriarrek. Egun euritsu batean, denda oraindik zabaltzeko nuela, emakume batek.oso jator, aipatu zidan pasteleria bat irekitzekoa zela entzun zuela Baietz erantzun nion, eta hortxe hasi genuen “Mendarte” zenaren zati batekin oso harreman adeitsua.