Sakatu irudietan handitu nahi badituzu.




 

Aramendia Etxeko berezitasunen artean pastel txikiek lehentasuneko lekua hartzen dute. Ia hogeita hamar barietate ezberdin, hasi betiko petit choux-arekin eta segi hostoreekin, mousseak, tartatetak…. Guztiak ondo zainduak, maiz aldatuak, guregana etortzen zaretenean ez aspertzeko. Egunero sorpresa bat izan nahi dugu zuretzat.






Tarten formatoa.

 

Haurrentzako urtebetetze tartak.

 

Txokolate mousse-a.

 

Limoi moussea

 

Tropikoko tarta.

 

Gazta-tarta.

 

Ahabia eta yogurt-a

 

Krema eta natazko milorria

 

Sagar-tarta

 

 
Txokolate eta kafe tarta San Marko tarta.  






Hostorea:

Gure hostore berezitasunen artean 9 produktu ezberdin ditugu hautatzeko, eta urtean zehar eta jendearen eskaeraren arabera aldatu egiten ditugu. Horrela, Aramendia Etxea beti eboluzioan ari den gozotegia da. Hauek azpimarratu nahi ditugu: Txokolatezko palmerak, hostorezko palmerak, almendrazko otxoak, txokolate eta kremadun kainak, Fruitu lehorren sareak, Fideo finezko perrak, razio bakarreko ohiko pantxinetak, Nafarroako koroatxoak, Sagar pastelak, Kremazko zapiak.


Opilak:
ogiaren ondoren, Opilak Aramendia Etxean gehien saltzen den gaia dira, aukera izugarria dugu, eta kalitatea aparta da, eta industriako opilak baina sos gutxi batzuk gehiagorengatik. Hori da gure arrakastaren gakoa. Eguneko opilak, %100gurina, errezeta berezituak, eta askok nahi luketen aukera. Croissant-ak, Croissant ertainak, Croissant txikiak, Urdaiazpiko eta gazta Croissant-a, Txokolate Croissant-a, Fruta-karakolak, Kremazko raketak, Txokolatezko pinkak, Kremazko napolitanak, , Mahaspasa briox-a, Txokolate dobleko briox-a, Azukrerik gabeko opilak, Suitzarrak, Esneopila, Kristinak, Media noche-ak, Suitzar txikiak, Kristina txikiak, Piratak, Entsaimadak, Donutsak txokolatekin edo gabe, eta razio bakarreko Errege-opila.

 







¿Eta gure pastei buruz zer esango dugu?

Probatu itzazu, horixe besterik ez. Errepikatu egingo duzu. %100 gurina, ( benetakoa ). Neuk ere ez dut gogogan zenbat mota ditugun. Bigunak, gogorxeagoak, jan errazak, txokolatearekin, gingarekin, gabe, txuriak eta beltzak, jateko domino fitxak, mantekatuak, polboroiak…

“Denak oso gozoak”, diote gure bezeroek. Mila esker.

100 urte baino gehiagoko armairu batean jartzen ditugu erakustokian, Hernaniko Iturmendi baserriko altzaria, Agirre-Oyarzabal familiarena. 2001 urte arte maindireak gordetzeko erabili aizan da, eta guk 2002 urtean zaharberritu egin genuen, pastak erakusteko erabiltzeko. Amona Karmeni lerro pare bat eman nahi nizkioke, armairu hori, beretzat arrunta eta niretzat bitxia, hartzen utzi zidalako. Mila Esker.

 







Okindegia:

Ura, irina, gatza eta legamia. Horixe da ogia, inoiz ez da lortu hain gauza gutxirekin hainbeste produktu ezberdin egitea. Bagget-a, barra kataluniarra, barra luzea, integrala, laboreak, zekalea, fibra, sobao ogia, zopakoa, eta txapata. Hori da nire gogokoena. Ur-ogia ere deitu izan zaio, ogi hori egiteko prozesuak ur gehiegiko ogia ematen baitu, eta horrexegatik lantzeko oso zaila, baina oso gozoa dudarik gabe.